|
|
 | Nortzuk gara |  |  |
Hezkuntzari eta bide-segurtasunari lotutako lanbideetan dihardugun pertsona taldea gara. Gure eskarmentuak eta bizipenek trafiko-istripuen prebentzioaren aldeko sentikortasuna piztu digute.
Udaltzain, ertzain, pedagogo, irakasle, psikologo, gizarte-hezitzaile, soziologo, autoeskola-irakasle eta Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzako teknikari moduan egiten dugu lan, eta hezkuntzaren bitartez trafiko-istripuen kopurua murritz daitekeen uste osoak batzen gaitu.
Trafiko-istripuen errealitatea ikusita, guztiok ildo berean lan egiteko ahaleginak bateratu nahi ditugu. Horrenbestez, datozen urteetarako EAEko bide-hezkuntza eredua zein izatea nahi dugun definitzea hartu dugu helburu.
Txikienetatik hasi eta nagusienetara, pertsona ororen mugikortasun seguruari laguntzeko bidea emango duen trafiko-istripuei aurrea hartzeko hezkuntza-curriculum integral baten sorreran islatzen da eredu hori.
Urte batean lan egin eta gero, curriculuma honako liburuan argitaratu da:
"Mugikortasun Segururako Hezkuntza. Konpetentzien gida".
|
 |
 |
|
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
| Bide-hezkuntzako iharduerak Getxon |
|
|
 |
 |
 |
 |
|
 |
|
 |
|
|
 |
 |
|
 |
|
|
|