|
|
< Udalerrien zerrenda
 |
Harremanetarako datuak
Itziar Olazar
Zarautz Udaletxeko Mugikortasun eta Bide Hezkuntza Saileko Arduraduna
Gipuzkoa kalea 32, Zarautz
Tel.: 943 005 115
lolazar@zarautz.org
|
Udalerria
 |
 |
|
 |
Zarautz ,Donostiatik 24 kilometrotara aurkitzen den kostaldeko herri i bat da.Herri honetan 21.623 biztanle bizi dira,baina udaran, turismoa dela eta,biztanle kopurua izugarri igotzen da.
Azken urteetan immigrazioa igotzen joan da eta gaur egun herri askotako jendea aurkitu daiteke Zarautzen: Argentinarrak, Errumaniarrak edo Pakistanekoak.
Zarautzeko Udaletxeak azkenengo urteetan mugikortasun iraunkor eta seguru baten alde apustu egin du, eta arazoa gutxitzeko ekintza, jarduera eta programak egin dira.
|
 |
Bide hezkuntza
 |
 |
|
Zarautzeko udalerriko Bide Hezkuntza Programak parte-hartzaile nagusi bezala Lehen Hezkuntzako ikasleria du; hala ere, esan beharra dago, beste hainbat taldetako kideek ere parte-hartzen dutela. Beraz gai honi dagokion esku- hartzeak modu honetan sailka ditzakegu:
|
 |
 |
 |
 |
|
 |
Nori zuzendua
|
Esku-hartze honetako parte hartzaileak Lehen Hezkuntzako Etapari dagokion hiru zikloetakoak dira. Beraien adinak, 6 urtetatik 12 urte-ararteko tartea da eta udalerriko ikastetxe publiko, pribatu eta kontzertatuetan eskolaratzea jaso duten ikasleak dira.
|
 |
Iraupena
|
Esku-hartzearen iraupen osoa 2 ordutakoa izanik, denboraren sailkapena 2 saiotan egiten da, bakoitzari ordu bete eskainiz. Bide Hezkuntza Programa 2 saiotan sailkatzen da. Denak ikastetxean burutzen dira, baino azkeneko saioa (praktikoa) udaltzainak gerturatzen dira ikastetxera saio hauek ematera.Udaltzainak ikastetxeko patioan pista bat jartzen dute umeak bizikletan ibiltzeko. Pista honi zaitasunak gehitzen zaizkio parte hartzaileen adinaren araberako ezaugarriak kontutan izanda.
Ikasleriaren tutore eta irakats taldearen saioetako parte hartzea ez da derrigorrezkoa eta beraien aukerara gelditzen da.
Bestalde, saioak eman baino lehenago talde parte hartzaileak tutoretza orduetan gaia landua izango dute.
|
 |
Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako helburuak
|
 |
- Parte hartzaileak arriskua ekiditeko, jarraibide eta segurtasun jokabideak jarraitzeko beharra izatea.
- Parte hartzaileak bere adinari dagozkion oinezkoen jokabide egokiak aztertzea.
- Parte hartzaileak modu arriskutsuan jokatzetara eramaten gaituzten arrazoiez gogoeta egitea.
- Parte hartzaileak bere adinari dagokion bide egoera arriskutsuak, antzematea, hausnartzea eta baloratzea.
|
 |
Jardueren azalpena / Metodologia
|
Ahal denik eta metodologia aktiboena burutzen da helburua, jardueretan ikasleriaren parte hartzea bultzatuz, ikasleek edukien gogoeta eta hausnarketa egin dezaten.
Edukiak:
- Norberaren eta besteen arrisku egoerak hautematea.
- Oinezko, bidaiari eta bizikleta gidari bezala, izan beharreko segurtasun jokabideak.
- Trafiko eta bizikidetasunerako arauak.
- Kaleko beste kideenganako errespetua.
- Auto-babeserako abileziak.
- Erantzukizuna.
- Jokabide seguru eta arriskutsuen azterketa.
1.go Lehen Hezkuntzarako jarduerak:
- Jokabide edo portaera arriskutsu eta seguruen azterketa.
- Parte hartzaileen adineko oinezko baten jokabide egokiei buruzko euri jasa.
- Elkarrizketa gidatua.
- Bide elementuak antzemateko hausnarketa ariketa.
- Bidean edo kalean aurkitzen diren irudiak beraien soinuekin erlazionatzeko jokoa.
- Trafikoarekin zerikusia duten irudiak antzemateko jokoa.
- Simulazioa pistan.
2. Lehen Hezkuntzarako jarduerak:
- Arrisku egoerei buruzko irudien azterketa.
- Jokabide egokiei buruzko euri jasa.
- Gaizki egindako ekintzak bilatzeko ariketa.
- Bidean edo kalean aurkitzen diren irudiak beraien soinuekin erlazionatzeko jokoa.
- Trafikoarekin zerikusia duten irudiak antzemateko jokoa.
- Simulazioa pistan.
|
 |
Lehen Hezkuntzako bigarren ziklorako helburuak
- Parte hartzaileak arriskua ekiditeko, jarraibide eta segurtasun jokabideak jarraitzeko beharra bereganatzea.
- Parte hartzaileak modu arriskutsuan jokatzera eramaten gaituzten arrazoiez gogoeta egitea.
- Parte hartzaileak arrisku egoera ekar dezaketen mugikortasun elementuak eta guneak antzematea.
- Parte hartzailea taldeak bere erabakietan izan dezakeen eraginaren arriskuaz ohartzea.
|
 |
Jardueren azalpena / Metodologia
|
Ahal denik eta metodologia aktiboena burutzen da helburua, jardueretan ikasleriaren parte hartzea bultzatuz, ikasleek edukien gogoeta eta hausnarketa egin dezaten.
Edukiak:
- Norberaren eta besteen arrisku egoerak hautematea.
- Oinezko, bidaiari eta bizikleta gidari bezala, izan beharreko segurtasun jokabideak.
- Trafiko eta bizikidetasunerako arauak.
- Kaleko beste kideenganako errespetua.
- Adierazpenezko jokabideak.
- Erantzunkizuna.
- Jokabide seguru eta arriskutsuen azterketa.
- Auto-babeserako abileziak.
- Eragin arriskutsuei aurre egiteko abileziak edo trebetasunak.
3.Lehen Hezkuntzarako jarduerak:
- Jokabide edo portaera arriskutsu eta seguruen azterketa.
- Hausnarketa, segurtasun jokabideak eta errespetua ipuin baten bidez landuz.
- Elkarrizketa gidatua.
- Mugikortasun segururako gune eta elementuak eta beraien erabileraren azterketa.
- Simulazioa pistan.
4. Lehen Hezkuntzarako jarduerak:
- Arriskuei buruzko eskala.
- Elkarrizketa gidatua.
- Bizikleta gidarien jokabide egokien arauei buruzko ariketa.
- Gidari izateak dituen arriskuak sentitzeko jolasa.
- Influentziari buruzko jolasa.
- Simulazioa pistan.
|
 |
Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklorako helburuak
- Parte hartzaileak arriskua ekiditeko, jarraibide eta segurtasun jokabideak jarraitzeko beharra bereganatzea.
- Parte hartzaileak modu arriskutsuan jokatzera eramaten gaituzten arrazoiez gogoeta egitea.
- Parte hartzailea norbere erabakiak hartzerakoan taldeak izan dezakeen influentziaz ohartzea.
- Parte hartzailea taldeak bere erabakietan izan dezakeen eraginaren arriskuaz ohartzea.
|
 |
Jardueren azalpena / Metodologia
|
Ahal denik eta metodologia aktiboena burutzen da helburua, jardueretan ikasleriaren parte hartzea bultzatuz, ikasleek edukien gogoeta eta hausnarketa egin dezaten.
Edukiak:
- Norberaren eta besteen arrisku egoerak hautematea.
- Oinezko, bidaiari eta bizikleta gidari bezala, izan beharreko segurtasun jokabideak.
- Trafiko eta bizikidetasunerako arauak.
- Kaleko beste kideenganako errespetua.
- Adierazpenezko jokabideak.
- Erantzunkizuna.
- Jokabide seguru eta arriskutsuen azterketa.
- Auto-babeserako abileziak.
- Eragin arriskutsuei aurre egiteko abileziak edo trebetasunak.
- Besteek gure erabakietan duten eragina antzematea.
5.Lehen Hezkuntzarako jarduerak:
- Jokabideen arauak jarraitzearen garrantziari buruzko jolasa.
- Kasuen azterketa ( arriskuak hauteman eta irtenbideak bilatu).
- Bizikleta gidarien jokabide egokien arauei buruzko ariketa.
- Influentziari buruzko jolasa.
- Simulazioa pistan.
6.Lehen Hezkuntzarako jarduerak:
- Influentziari buruzko dilema.
- Arriskuen eskala.
- Influentziari buruzko jolasa.
- Elkarrizketa gidatua.
- Simulazioa pistan.
|
 |
Etaparako beharrezko baliabideak
|
Ordenagailua eta proiektorea.
|
 |
Etaparako ebaluazioa
|
Normalki, etapa honetako parte hartzaileen tutoreek eta irakastaldeak ez dutenez saioetan parte hartzen, esku-hartze taldearen autoebaluazio bat bideratzen da, saioen garapenean hautemandako jokabideen araberakoa. Adin honetako ikasleen tutoreak eta irakastaldeak parte hartuko balu, saioak bukatzean, ebaluazio orri bat banatuko litzaieke erabilitako metodologia, edukiak eta programaren egokitasuna etab... baloratu ditzaten.
Ebaluazio orria irakasleei ematearen arrazoi nagusiak beraien iritziak, ekarpenak, egin beharreko egokitzapenak eta gai garrantzitsuenen hautematea dira. Guzti hau, egon daitezkeen arazoak hautemateko eta hauen bidez, etengabeko hobekuntza bidea lortzeko eta gehienbat, programaren etengabeko hobekuntza garapena ziurtatzeko egiten da.
|
 |
|

 |
 |
|
 |
Nori zuzendua
|
Esku hartze honetako parte hartzaileak DBHko lehen zikloko ikasleak dira, 12-13 urtetatik 14 urtetara dituzte eta udalerriko ikastetxe publiko, pribatu eta kontzertatuetan eskolaratutakoak.
|
 |
Iraupena
|
Esku hartzearen iraupena 2 ordutakoa da, saio bakoitza ordu batekoa izanik. Saio guztiak parte hartzaileen ikastetxean bertan burutzen dira, 2 astetan zehar eta aste bakoitzean saio bat bideratuz.
Ikasleriaren tutore eta irakastaldearen saioetako parte hartzea ez da derrigorrezkoa eta beraien aukerara gelditzen da.
Bestalde, saioak eman baino lehenago talde parte hartzaileak tutoretza orduetan gaia landua izango du.
|
 |
Helburuak
- Parte hartzaileak norbere eta besteen segurtasunerako jokabide seguruen garrantziaz hausnartzea.
- Parte hartzaileak desplazamendu seguruetarako trebetasunak sortzeko beharra izatea.
- Parte hartzaileak jokabide arriskutsuak izatera eramaten gaituzten arrazoiez gogoeta egitea.
- Parte hartzailea norbere erabakiak hartzerakoan taldeak izan dezakeen influentziaz ohartzea eta ekiditea.
|
 |
Aktibitateak/Metodologia
|
Ahal denik eta metodologia aktiboena burutzen da helburua, jardueretan ikaslegoaren parte hartzea bultzatuz, ikasleek edukien gogoeta eta hausnarketa egin dezaten.
Edukiak:
- Bide edo kaleko arriskuak eta ondorioak.
- Oinezko, bidaiari eta bizikleta gidari bezala, izan beharreko segurtasun jokabideak.
- Auto babeserako trebetasunak.
- Trafiko eta bizikidetasunerako arauak.
- Kaleko beste kideenganako errespetua.
- Adierazpenezko jokabideak.
- Erantzunkizuna.
- Jokabide seguru eta arriskutsuen azterketa.
- Eragin arriskutsuei aurre egiteko abileziak edo trebetasunak.
- Besteek gure erabakietan duten eragina antzematea.
DBH 1.erako jarduerak:
- Arriskuen eskala.
- Kasuen azterketa (arriskuak hauteman eta irtenbideak bilatu).
- Arriskua eta zaurkortasuna sentitzeko jolasa.
- Influentziari buruzko eskala edo galdetegia.
- Norbere erabakiak hartzeko ariketa taldearen influentziak izan dezakeen eragina aztertzeko.
- Influentzia jolasa.
- Bideoak eta hauetan ageri diren irudiei buruzko hausnarketa.
- Dilema.
- Eztabaida.
DBH 2.erako jarduerak:
- Influentziari buruzko eskala edo galdetegia.
- Norbere erabakiak hartzeko ariketa taldearen influentziak izan dezakeen eragina aztertzeko.
- Influentzia jolasa.
- Hautemate edo pertzepzio jolasa.
- Philips 6.6 talde txikietan landuz.
- Kasuen azterketa (arriskuak hauteman eta irtenbideak bilatu).
- Dilema.
- Elkarrizketa gidatua.
|
 |
Baliabideak
|
Ordenagailua eta proiektorea.
|
 |
Ebaluazioa
|
Normalki, etapa honetako parte hartzaileen tutoreek eta irakastaldeak ez dutenez saioetan parte hartzen, eskuhartze taldearen auto ebaluazio bat bideratzen da, saioen garapenean hautemandako jokabideen araberakoa. Adin honetako ikasleen tutoreak eta irakastaldeak parte hartuko balu, saioak bukatzean, ebaluazio orri bat banatuko litzaieke erabilitako metodologia, edukiak eta programaren egokitasuna etab... baloratu ditzaten.
Ebaluazio orria irakasleei ematearen arrazoi nagusiak beraien iritziak, ekarpenak, egin beharreko egokitzapenak eta gai garrantzitsuenen hautematea dira. Guzti hau, egon daitezkeen arazoak hautemateko eta hauen bidez, etengabeko hobekuntza bidea lortzeko eta gehienbat, programaren etengabeko hobekuntza garapena ziurtatzeko egiten da.
|
 |
|

 |
 |
|
 |
Nori zuzendua
|
Haurdunak eta beraien bikoteak.
|
 |
Iraupena
|
Erditzerako prestakuntza talde bakoitzak saio batean partehartzen du, saio honen iraupena ordu batekoa izanik. Eta gutxi-gorabehera 12 saio ematen dira urteko.
|
 |
Helburuak
- Parte hartzailea haurren atxikitze dispositiboei buruzko garrantziaren jakinaren gainean egotea istripuren bat izanez gero min edo zauriak ekiditeko.
- Parte hartzaileak seme-alabak txikiak direnetik Bide hezkuntza bultzatzeak duen garrantziaz ohartzea, guraso bezala jokabide egokiak izanik gure txikiek kopia ditzaten.
|
 |
Jardueren azalpena / Metodologia
|
Saio hau Zarauzko anbulategiko emaginen erditzerako prestakuntza programaren bitartez prestatzen da.
Gutxi gorabehera ordu bat erreserbatzen da bi hilabetetan behin, modu interaktibo batez mintzaldi bat egiteko, non eduki eta SRI-en kokapenari buruzko kasu praktikoak aurkezten diren.
Edukiak:
- Auto babesa haurdunaldian.
- SRI-ak, zergatik eta zertarako.
- SRI-en kokapen segurua.
- Etxeko txikienen Bide Hezkuntza.
- Eredua, bide hezkuntzarako oinarri.
|
 |
Baliabideak
|
Ordenagailua eta proiektorea.
|
 |
Ebaluazioa
|
Esku hartzearen auto-ebaluazio bat egiten da, saioen garapenean aztertutako jokabideetan oinarrituz.
|
 |
|

|
|
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
| Bide-hezkuntzako iharduerak Getxon |
|
|
 |
 |
 |
 |
|
 |
|
 |
|
|
 |
 |
|
 |
|
|
|