|
|
< Udalerrien zerrenda
 |
Harremanetarako datuak
Oiartzungo Udaltzaingoa eta "Oiartzun" autoeskola.
Done Eztebe Plaza z/g.
Oiartzun - 20180
Tlf. 686369198 - 943493311
bideheziketa@oiartzun.org
|
Udala
 |
 |
|
 |
Oiartzun Gipuzkoan dago, Oiartzun ibaiaren bailaran http://www.oiartzun.org. 60 km2 ditu eta 9.857 biztanle; horietatik %85etik gora euskaldunak dira. Donostiatik 11 kilometrora dago, eta udalerriko barrutiak geroz eta altuagoak dira Nafarroarekiko mugei, Lesakari eta Goizuetari zehazki, hurbiltzen garen heinean. Bertan dago AIAKO HARRIA Parke Naturala, mendi-ibilaldiak egiteko ezin aproposago (ARRITXULO - OIARTZUNGO UDAL MENDI ATERPEA). Oiartzundik bertatik sar gaitezke Parkera.
Udalerria ezagutzeko beste modu bat Arditurriko Bidegorria da. Oinezkoentzat egokitutako trenbide zahar horrek 8 km inguru ditu eta, Errenteria mugakide duen Arragoa auzoa eta Arditurriko Meategiak lotzen ditu. Bertan erromatarrak izan ziren eta aztarnak utzi zituzten. Oarsoaldea Turismo.
Arditurriko Bidegorria oinezkoentzako eta bizikletentzako bidea da, eta udala osatzen duten zortzi auzoetatik zazpi lotzen ditu. Arditurri - Meazuloetan barrena.
Ergoienen, Arditurriko Meategiak ez ezik, Luberri museoa planti eta Herri musikaren txokoa museoa bisita ditzakegu.
|
 |
Bide heziketa
 |
 |
|
Azken urteotan, udalak mugikortasun iraunkor eta seguru baten alde egin du apustu, eta horretarako, hainbat proiektu jarri ditu martxan. Hartara, garraio publikoa sustatu, hainbat kale eta bide oinezkoentzat egokitu, aparkaleku publikoak lurperatu eta sentsibilizazio eta heziketa kanpainak antolatu ditu.
Udalak bost urte daramatza herriko hainbat sektorerekin elkarlanean. Udaltzaingoak, esaterako, zenbait jarduera egin ditu Oiartzun autoeskolarekin eta Mendi-enara enpresarekin batera; azken honek mugikortasun proiektuak kudeatzen ditu ikastetxeetan.
Azken bi urte hauetan, eta Eskola Agenda 21 ekimenarekin batera, bultzada handiagoa eman nahi izan zaio MUGIKORTASUN SEGURUARI ETA IRAUNKORRARI, eta horretarako, beharrezkoa izan da Oiartzungo Udaltzaingoaren eta Oiartzun autoeskolaren programazioa egokitzea.
|
 |
 |
 |
Parte-hartzaileak
|
5-6 urteko haurrak.
|
 |
Iraupena
|
 |
Programaren iraupena ordubetekoa da eta 30 minutuko bi saiotan banatzen da; saio bat astean behin. Ezinbestekoa da irakaslea bertan egotea, gu joaterako aztertuta izango dituztelako saioetan jorratu beharreko gaiak.
|
 |
Helburuak
- Trafiko arauak beharrezkoak direla ulertzea.
- Jarraibide eta Jarrera seguruak barneratzea.
|
 |
Jarduerak / Metodologia
|
Edukiak asimilatzen laguntzeko eta portaera arau batzuk beharrezkoak direla ulertzeko metodoak erabiltzen dira.
Ipuin bat kontatzen zaie, jarrera seguruei buruz hausnartzeko eta elkarbizitzaren oinarrizko arauak errespetatzeko.
|
 |
Beharrezko baliabideak
|
Gela beharrezko baliabidea da, eskolak bertan emango direlako. Parte-hartzaileak monitorearen inguruan eseriko dira, ipuina ondo entzuteko.
|
 |
Ebaluazioa
|
 |
Jeneralean, ikasleen adina dela-eta, irakasleek saioetan parte hartzen dute. Hartara, jarduera amaitzean, edukiak eta metodologia ebaluatzeko galdera-sorta bat banatuko da.
|
 |
|

 |
 |
|
 |
Parte-hartzaileak
|
 |
Lehen hezkuntzako 1., 3. eta 5. mailako ikasleek zuzenean hartuko dute parte saioetan, eta 2., 4. eta 6. mailako ikasleei dagokienez, materialak jaso eta landuko dira herriko eskola publikoko nahiz pribatuko irakasleek ikasturtean zehar erabili ahal izateko. Irakasle horien parte hartzea beharrezkoa denez, materialei, partaidetzari eta metodologiari buruzko etengabeko balorazioa egingo da zikloka, ikasketa buruekin batera.
|
 |
Iraupena
|
 |
Programaren iraupena 3 ordu eta erdikoa edo 4 ordukoa da, ikasleen adinaren arabera. 2 edo 3 saio ikastetxean bertan egingo dira eta azkena Elorsoro udal kiroldegian egokitutako bide heziketako pistan. Kiroldegia Elorrondo Hiribidean dago, ikastetxeetatik 700 metrora. Pistan egingo diren jarduerak gelan egindakoak indartzeko dira eta zailagoak edo errazagoak izango dira ikasleen adinaren arabera. Gelan egingo diren saioei dagokienez, astero bat egingo da eta denak segidan. Pistako saioak maiatzan izango dira.
|
 |
Helburuak
- Egoera arriskutsuak saihesteko jarrera seguruak funtsezkoak direla ohartzea.
- Autonomian oinarritutako prebentzioa ezagutzeko eta indartzeko beharrezkoak diren abileziak garatzea.
- Taldearen presioarekiko erresistentzia handitzea.
- Parte-hartzaileak mugikortasun seguruaren aldeko eragileak izatea. Eskola elkartea (gurasoak, irakasleak, langileak eta ikasleak) prebentzioaren garrantziaz jabetzea.
|
 |
Jarduerak / Metodologia
|
Jarduerak egiteko orduan, metodologia aktiboak, partizipatiboak eta dinamikoak erabiltzen ditugu, saioak ordubetekoak edo ordubetetik beherakoak direlako. Parte-hartzaileek aukera izaten dute bizipenak, egoera arriskutsuak, bizipen familiarrak, eta antzekoak kontatzeko eta orobat oinezkoek, bidaiariek edo bizikleta gidariek jasaten dituzten arrisku egoerei buruz hausnartzeko. Metodologia horien bidez (ipuinak, simulazioak, rol-jokoak...), hainbat eduki barnerarazten saiatuko gara.
Edukiak:
- Norberaren burua babesteko neurriak
- Ardura
- Bizikidetzaren oinarrizko arauak
- Portaera seguru eta arriskutsuen azterketa
- Oinezkoek, bidaiariek eta bizikleta gidariek izan beharreko jarrera seguruak
- Bidean topa daitezkeen arriskuak eta ondorioak
|
 |
Beharrezko baliabideak
|
Ordenagailua, proiektagailua, ikasleentzat sortutako hainbat fitxa, argazki kamera eta herriko taxien elkartea.
|
 |
Ebaluazioa
|
Jarduerak etengabe ebaluatuko dira ikasleen, irakasleen eta gurasoen artean banatutako galdera-sorten bidez. Halaber autoebaluazio bat egingo da ikasturte bukaeran.
|
 |
|

 |
 |
|
 |
Parte-hartzaileak
|
 |
Bigarren hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleek zuzenean hartuko dute parte saioetan, eta 4. mailako ikasleei dagokienez, materialak jaso eta landuko dira herriko eskola publikoko nahiz pribatuko irakasleek ikasturtean zehar erabili ahal izateko. Irakasle horien parte hartzea beharrezkoa denez, materialei, partaidetzari eta metodologiari buruzko etengabeko balorazioa egingo da zikloka, ikasketa buruekin batera. Ikastetxeetako urteko jarduerak aztertuko dira, betiere mugikortasun seguruaren ikuspegia txertatu nahian eta haietako bakoitzean arriskua murrizteko ekarpenak eginez.
|
 |
Iraupena
|
 |
Programaren iraupena 3 ordu eta erdikoa edo 4 ordukoa da, ikasleen adinaren arabera. 2 saio ikastetxean bertan egingo dira eta azkena bide heziketako pistan eta Oiartzungo kaleetan barrena. Pistan egingo diren jarduerak gelan egindakoak indartzeko dira eta zailagoak edo errazagoak izango dira ikasleen adinaren arabera. Gelan egingo diren saioei dagokienez, astero bat egingo da eta denak segidan. Pistako saioak maiatzan izango dira.
|
 |
Helburuak
- Arriskuaren eta segurtasunaren arteko muga identifikatzea.
- Autonomian oinarritutako prebentzioa ezagutzeko eta indartzeko beharrezkoak diren abileziak garatzea.
- Taldearen presioarekiko erresistentzia handitzea.
- Parte-hartzaileak mugikortasun seguruaren aldeko eragileak izatea.
- Eskola elkartea (gurasoak, irakasleak, langileak eta ikasleak) prebentzioaren garrantziaz jabetzea.
|
 |
Jarduerak / Metodologia
|
Jarduerak egiteko orduan, metodologia aktiboak, partizipatiboak eta dinamikoak erabiltzen ditugu. Ikasturte honetan, 2. mailako hiruhileko batean sartu nahi dugu programa hau, zeharkako irakasgai gisa, herritarrentzako hezkuntza irakasgaiaren barruan. Horretarako, ikastetxeko irakasleekin batera lanean aritu gara landu beharreko edukiak zehazteko. Gainerako geletan, Eskola Agenda 21 programak Autonomiari eta mugikortasunari buruz abian jarritako ekimena osatzen saiatuko gara. Parte-hartzaileek aukera izango dute bizipenak, egoera arriskutsuak, bizipen familiarrak, eta antzekoak kontatzeko eta orobat oinezkoek, bidaiariek edo bizikleta gidariek jasaten dituzten arrisku egoerei buruz hausnartzeko. Metodologia horien bidez, parte-hartzaileek hainbat eduki barneratu eta herrian aldaketak sustatzeko ekarpenak egingo dituzte.
Edukiak:
- Norberaren burua babesteko neurriak
- Ardura
- Bizikidetzaren oinarrizko arauak
- Portaera seguru eta arriskutsuen azterketa
- Oinezkoek, bidaiariek eta bizikleta gidariek izan beharreko jarrera seguruak
- Bidean topa daitezkeen arriskuak eta ondorioak
|
 |
Beharrezko baliabideak
|
Ordenagailua, proiektagailua, ikasleentzat sortutako hainbat fitxa eta argazki kamera.
|
 |
Ebaluazioa
|
Jarduerak etengabe ebaluatuko dira ikasleen, irakasleen eta gurasoen artean banatutako galdera-sorten bidez. Halaber autoebaluazio bat egingo da ikasturte bukaeran.
|
 |
|


 |
 |
|
Eskola Agenda 21 ekimenari egin dizkiogun ekarpenei esker, merezi duen garrantzia eman zaio mugikortasunari. Harrezkero, zenbait udal departamentu, auzotar, eskola elkarte eta herriko komunikabide segurtasun faltaz eta horrek dakarren arriskuaz kexatu dira. http://www.oarsoaldea.net/agenda21/eu/node/1385
Irratsaio bat egiten dugu 15 egunean behin oiartzun irratian (www.oiartzunirratia.org). Bertan, besteak beste, hainbat ekintzaren eta segurtasun elementuren berri ematen dugu.
Halaber artikulu bat argitaratzen dugu urtero ikastetxeetako aldizkarietan (TXINPART Haurtzaro Ikastolan eta BEKO PLAZA Elizalde herri eskolan).
Eskola arloan eta Eskola Agenda 21 ekimenaren barruan, zenbait erakusketa antolatu ditugu egindako argazki eta lanekin; horietako bat multimedian, Google Earth programa erabilita.
Alabaina, ahalegin gehien eskatu diguna OINBUS ekimena izan da: Eskola Agenda 21 ekimenaren ondorio, arrakasta handia izan du ikastetxeen, udalaren eta herriko merkatari askoren inplikazioari esker. http://www.txokogps.com/2008/07/01/mugikortasun-astea-2008/
Oarsoaldeko Hitza - Inkestak
Bi oinbus izango dira datorren astean 'Oinez ikastetxera' egitasmoaren baitan. diariovasco.com
|
 |

|
|
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
| Bide-hezkuntzako iharduerak Getxon |
|
|
 |
 |
 |
 |
|
 |
|
 |
|
|
 |
 |
|
 |
|
|
|