|
|
< Udalerrien zerrenda
 |
Harremanetarako datuak
Irungo Udaleko Bide-hezkuntzako Zerbitzua
Juan Thalamas Labandibar, 21
IRUN - 20305
943505578
jmortun.plocal@irun.org
|
Udalerria
Bide hezkuntza
 |
 |
|
 |
 |
 |
|
 |
Kolektibo hartzailea
|
Udalerriko 10 eskola publiko eta itunpekoetako lehen hezkuntzako 2.etik 6.era bitarteko umeak.
|
 |
Iraupena
|
Guztira, 466 ordu egiten dira zuzeneko esku-hartzean. Horietatik, 275 ikastetxeetan egiten dira, eta 191 udalerriko bide-hezkuntzako pista iraunkorrean.
2. ikastaroan izan ezik, horretan talde bakoitzarekin behin bakarrik esku hartzen baita 2 orduz pistan, gainerako ikastaroak ordu 1eko 3 saiotan egiten dira ikastetxean (normalean, elkarren segidako egunetan), eta gero, beste egun batean, 1h45’-ko saio bat, pista iraunkorrean.
|
 |
Helburuak
|
 |
Programaren helburua da mugikortasun segurua garatzea eta horrela zirkulazio-istripuak eta haien larritasuna murriztea. Horretarako, honako helburu nagusi hauek proposatzen dira:
- Arrisku-pertzepzioa areagotzea.
- Gogoeta egitea nork bere buruarekiko eta ekintzekiko daukan erantzukizunari buruz.
- Jakitea norberaren ekintza-markoa zein den
|
 |
Metodologia / Jarduerak
|
Ikasketa esanguratsua nahi dugu; horrenbestez, kontuan hartzen dugu ikasleek aurretik esperientziarik baldin badute. Horregatik, metodologia aktiboa eta malgua garatzen dugu, talde bakoitzaren beharretara egokitzeko aukera ematen duena. Parte hartzeko eta jolas izaera duten jarduerak dira, ikasleek inplikazio handiagoa izan dezaten.
|
 |
Beharrezko baliabideak
|
Saioak parte-hartzaileak direnez gero, gomendagarria da geletako altzariak mugitzeko aukera izatea. Bestalde, jardera batzuk egiteko, beharrezkoak dira bitarteko teknologikoak ere, hala nola, ordenagailu eramangarria, kanoia eta proiekzio-pantaila.
|
 |
Ebaluazioa
|
Ebaluazio-orri batzuk egiten ari gara, saioen garapena, metodologia eta monitorea ebaluatzeko.
|
 |
|

 |
EGITEKO BIDEAN
|
Programa hau saio honetan parte hartu nahi duten hiriko ikastetxe publiko eta itunpekoetako bigarren hezkuntzako ikasleentzako izango da (14-15 urte). Programaren lehendabiziko urte honetan, ordu bat daukagu talde bakoitzerako; baina ikastetxeek programa nola onartzen duten, saio horien iraupena luzatzea espero dugu.
|
 |
|

 |
 |
|
 |
Kolektibo hartzailea
|
Programa hau hiriko Osakidetzako osasun-zentroetan erditzea prestatzeko saioetara joaten diren emakume haurdun ororentzako da, eta bere bikotekidearentzako ere bai.
|
 |
Iraupena
|
Irunen, bi anbulatorio dauzkagu erditzea prestatzeko klaseak ematen dituztenak, bakoitzak lau talderi hiruhilean. Beraz, guztira 8 talde hiruhileko bakoitzean. 1h 30’-ko saio bat egiten da talde bakoitzarekin, baina hori alda daiteke, taldea nolakoa den. Horrenbestez, hiruhileko bakoitzean 12 ordu dira, eta urtean, 48.
|
 |
Helburuak
|
Helburu nagusia
Segurtasuna sustatzea, umeena eta helduena, hiriko nahiz hiriz kanpoko joan-etorriak ibilgailu partikularrean egiten direnerako.
Helburu espezifikoak
- Oraingo eta geroko aita-amak sentsibilizatzea eta kontzientziatzea zein garrantzitsua den haurrei eusteko gailuak erabiltzea, istripu baten aurrean haurrak babesteko neurria den aldetik, eta orobat, zein garrantzitsua den segurtasun-uhala erabiltzea, norbera babesteko eta seme-alaben aurrean erakusbide izateko.
- Aita-ama horiei informatzea nolako HES mota dauden, nola jartzen diren eta nola erabiltzen diren ibilgailuan. Eta era berean, homolgazioei buruz, HESei dagokien egungo legediari buruz eta segurtasun-uhalari buruz ere informatzea; eta, batez ere, ibilgailuan ibiltzerakoan segurtasun pasiboarekin zerikusia duten alderdi guztiei buruz.
|
 |
Metodologia / Jarduerak
|
Erabiltzen den metodologiak programan proposatzen diren jarrerei buruzko edukiez jabetu beharra azpimarratzen du, eta gogoeta eragin nahi du, portaerak eta jarrerak alda daitezen, ibilgailu barruan haurren eta norberaren segurtasuna bermatze aldera.
Metodologia parte-hartzailea erabiliko da: emakumeek eta haien bikotekideek aukera izango dute gai honetan dauzkaten interesak eta beharrak adierazteko, parte-hartzaileak inplika daitezen nahi baita.
Honela garatuko dira jarduerak:
- Informazio-hitzaldia, aulkitxo-motei buruz (45 minutu)
- Bideoa (15 minutu)
- Solasaldia, ibilgailu partikularrean egiten diren joan-etorrietako haurren segurtasunari buruz.
|
 |
Baliabiadeak
|
Taldeak parte har dezan, zirkuluan egingo da leku-banaketa; horregatik, beharrezkoa da altzariak mugitzeko aukera izatea.
Bideo-emanaldirako, telebista eta VHS bideoa erabiltzen ditugu.
|
 |
Ebaluazioa
|
Alde batetik, bertaratuei banatutako galde-sorta baten bidez ebaluatzen da saioa; eta, bestetik, erregistro-orri baten bidez eta zuzenean behatuz ebaluatzen da haurrei eusteko sistemak erabiltzeak epe ertainean nolako inpaktua izango duen.
|
 |
|

 |
 |
|
 |
Kolektibo hartzailea
|
Programa hau Irungo zahar-etxeetara joaten diren 3. adinekoen kolektiboarentzako da.
|
 |
Iraupena
|
Aurten, programa garatuko den lehendabizikoa baita, 1 h 30’-ko saio bat egin da zahar-egoitzetako hirutan; guztira, 4h 30’. Hurrengo urteetarako, egoitza bakoitzean urtean bi edo hiru saio egiteko asmoa daukagu.
|
 |
Helburuak
|
 |
Helburu nagusia
Prestakuntzarako elementuak eskaintzea, istripuak prebenitze aldera norberak bide-zirkulazioko ohitura seguruak har ditzan.
Espezifikoak
- Gogoeta egitea trafiko gaian dauzkan arazoei buruz.
- Jakinaren gainean egotea zein muga psikofisiko dauzkan eta horiek nolako garrantzia duten bide-segurtasunari dagokionez.
- Erne ibiltzeko jokabidea garatzea, arriskuari aurre hartzeko aukera izan dezan.
- Jakinaren gainean egotea norberaren jarduna ez dela bakarra istripuen kausen artean, inguruan badirela beste elementu batzuk ere kontuan hartu beharrekoak.
|
 |
Metodologia / jarduerak
|
Metodologia aukeratzerakoan, oinarritzat hartu dira kolektibo horrekin zerikusia duten alderdiak, hala nola: hartzaileen ezaugarriak, arrisku-faktoreak, etab. Hori da funtsezko ardatza, saioak diseinatzerakoan. Saio ez oso luzeak planifikatzen dira, distrazioa saihesteko, eta kontuan hartzen dira argi- eta soinu-baldintzak, hizkera egokia, beren eguneroko bizimodutik hurbil dauden edukiak...
Motibazioa uneoro gogoan hartzen da, zeren pertzepzio-aldaketak eta erne egoteko prozesuek eragina izango baitute informazio gehiago jaso ahala. Horregatik, egiten diren jarduerek ez dute kontzentrazio eta arreta handirik eskatzen, eta ezta denbora-tarte luzerik ere.
Horregatik guztiagatik, metodologia aktiboa eta parte-hartzailea burutzen da, zeinean hartzaileek jarduera garatzeko prozesuaren barruan ikusten duten beren burua. Hori lortzeko, hartzaileen beharrak eta kezkak dira metodologiaren oinarri nagusiak, eta aurretik horien berri jakiteko, inkesta bat egin dugu gizarte-zentroetan.
Honela garatzen da jardueraren lan-egitura:
- Saioko arduradunen, helburuen eta egin beharreko lanaren aurkezpena
- Bideoa ikusi
- Talde txikitako lana
- Bateratze-lana
- Ondorioak
|
 |
Baliabiadeak
|
Aulkiak eta mahaiak mugitzeko aukera dagoen leku bat izateak erraztu egiten du joaten denaren hurbiltasuna eta parte-hartzea; beraz, beharrezkoa da horrelako altzariak izatea.
Bideo-emanaldirako eta talde-lanerako, ordenagailu eramangarri bat, kanoi bat eta proiekzio-pantaila bat, orriak eta boligrafoak behar ditugu.
|
 |
Ebaluazioa
|
Aurretik interesatuek zer kezka eta behar dauzkaten ebaluatzen da, eta horretarako, inkesta bat egiten dugu Irungo 3. adinekoentzako egoitza guztietan.
Programazioaren emaitzek epe ertainera izango dute benetako balioa; izan ere, helburuak lortu ote diren baloratzeko, kontuan hartu beharko dira udalerrian adinekoen artean zer istripu-estatistika dagoen.
|
 |
|

|
|
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
| Bide-hezkuntzako iharduerak Getxon |
|
|
 |
 |
 |
 |
|
 |
|
 |
|
|
 |
 |
|
 |
|
|
|