|
|
< Udalerrien zerrenda
 |
Harremanetarako datuak
Hernaniko udalerria
Jon Retegi Izagirre eta Jose Ramon Aizpiolea Beraza
Hernaniko Udaleko udaltzainak eta bide-heziketako hezitzaileak
Agustindarren plaza 6
Telf. 943248900 - 695783209
bideheziketa@hernani.net
|
UDALERRIA
 |
 |
|
 |
Hernani Donostiatik (Gipuzkoako hiriburua) 9 km-ra dago. Baserrialdea eta industrialdea (metalurgia, papergintza, kimika), tradizioz sagardogilea. Oinetxeak, Chillidaleku museoa eta brontze aroko arrastoak. Gaur egun 18.900 biztanle ditu. Horietatik %2,30 etorkinak dira eta %16,49 65 urtetik gorakoak.
Euskararen ezagutzari buruzko datu soziolinguistikoak: Haurrak %78,4, gazteak %74,7, helduak %47 eta jubilatuak %49,9. Ikastetxeei dagokienez, lehen eta bigarren hezkuntzako lau ikastetxe, hiru publiko eta bat pribatua, eta lehen hezkuntzako ikastetxe bat baserrialdean.
|
 |
BIDE-HEZIKETA
 |
 |
|
 |
 |
 |
|
 |
Nori zuzendua
|
Udalerriko ikastetxe guztietako lehen hezkuntzako hiru zikloetako ikasleak. Ikastetxeren batean irakasleek prestaketa saio bat egiten dute gu gure programarekin lanean hasi baino lehen.
|
 |
Iraupena
Lehen hezkuntzako 1. mailan ordu bete ikasgelan eta ordu bete kalean
Lehen hezkuntzako 2. mailan bi ordu ikasgelan eta ordu bete kalean
Lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailetan: bi ordu ikasgelan + ibilbide bat garraio publikoetan.
Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailetan: bi ordu ikasgelan + zirkulazioko haur parkea (2 ordu)
|
 |
Helburuak
|
 |
Lantzen dugun programaren helburua da zirkulazioarekin zerikusia duten istripuak gutxitzea. Horretarako, hona hemen gure asmoa:
- Parte hartzailea kontura dadila zer nolako arazoa dagoen istripuen inguruan
- Parte hartzailea jabe dadila kalean barrena ibiltzen denean duen jokaeraz; zein diren bere barruko prozesu eta pentsamenduak
- Parte hartzailea jabe dadila jokabide desberdinek eragiten dituzten arriskuez eta bere zaurgarritasun propioaz.
|
 |
Ekintzen azalpena / Metodologia
|
Ekintzak lehen hezkuntzako hiru zikloetarako egiten dira.
Bi saio ikasgelan bertan egiten ditugu (haur hezkuntzako lehenengo mailan saio bakarra). Saio horietan metodologia aktibo eta parte-hartzaileak erabiltzen ditugu. Eta beste saio praktiko bat egiten dugu, kalean barrena oinez ibiliz lehen zikloan, garraio publikoko bidaiari gisa bigarren zikloan eta bizikleta gidari gisa hirugarren zikloan (azken hori parke mugikor batean).
Proiektua haurren adinari egokitu zaio, haurren beharrak abiapuntutzat hartuz, beren autonomia garatzeko helburuarekin, jokabide, jarrera eta portaerei buruzko hausnarketa eginez eta oinezko, bidaiari nahiz gidari gisa dituzten rolez jabetuz.
|
 |
Behar diren baliabideak
- Gela bat, lekuz alda daitezkeen aulkiak dituena, taldeka lan egiteko.
- Pantaila eta proiektagailua.
- Programa aurrera eraman ahal izateko garraio publiko egokia.
- Parke mugikorra, bizikletekin praktikak egiteko
|
 |
Ebaluazioa
|
Etengabeko ebaluazioa egiten da saioetan zehar eta bukaeran azken ebaluazioa egiten da talde bakoitzarekin.
|
 |
|

 |
 |
|
 |
Nori zuzendua
|
 |
Bigarren hezkuntzako hiru lehenengo mailetako ikasleak
|
 |
Iraupena
|
Ordu bete ikasgelan
Bi ordu kalean bizikletan
|
 |
Helburuak
- Norberaren zaurgarritasunaz eta arriskuez gehiago jabearaztea
- Autogestio emozionalak bideratzen duen norberaren jabetze maila indartzea
- Talde presioari aurre egiteko baliabideak indartzea
- Arrisku nagusiak detektatzea eta horrekin lotutako jokabide ziurrak identifikatzea
|
 |
Ekintzen azalpena / Metodologia
|
Saio bat ikasgelan egiten dugu, metodologia aktibo eta parte-hartzaileak erabiliz. Eta beste saio praktiko bat egiten dugu zirkuitu batean eta herrian barrena ibilbide bat eginez.
Proiektua parte-hartzaileen adinari egokitu zaio, haien beharrak abiapuntutzat hartuz, beren autonomia garatzeko helburuarekin, jokabide, jarrera eta portaerei buruzko hausnarketa eginez eta oinezko, bidaiari nahiz gidari gisa dituzten rolez jabetuz.
|
 |
Behar diren baliabideak
- Gela bat, lekuz alda daitezkeen aulkiak dituena, taldeka lan egiteko.
- Parke mugikorra, bizikletekin praktikak egiteko.
- Bizikletak eta kaskoak, herriko kaleetan barrena ibilbide bat egiteko.
|
 |
Ebaluazioa
|
Etengabeko ebaluazioa egiten da saio guztietan eta bukaeran azken ebaluazioa egiten da talde bakoitzarekin.
|
 |
|

 |
 |
|
 |
Nori zuzendua
|
 |
Zahar-etxean ibiltzen diren jubilatuak edo aurrejubilatuak
|
 |
Iraupena
|
Bi orduko saio bat. Proiektua nola doan ikusita, saio gehiago ere egin daitezke.
|
 |
Helburuak
- Pertsona hauek zirkulazioarekin loturik dauzkaten arazoei buruzko hausnarketa egitea
- Zirkulazioarekin loturik dituzten muga eta arazoez gehiago jabearaztea.
- Zirkulazioarekin loturiko gaietan autonomia eta erantzukizuna sustatzea
|
 |
Ekintzen azalpena / Metodologia
|
Hezitzaileen eta parte-hartzaileen arteko aurkezpenean talde eztabaida bat sortzen da, pertsona hauen arrisku eta zaurgarritasunari buruz eta zirkulazioaren egoerari buruz. Erabiltzen diren beste estrategia metodologiko batzuk dira lana talde txikitan egitea (horretarako prestatutako galdesorta baten laguntzaz) eta hezitzaileek azalpen bat egitea.
|
 |
Behar diren baliabideak
- Gela bat, lekuz alda daitezkeen aulkiak dituena, taldeka lan egiteko.
- Pantaila, bideoa eta informatika tresneria
|
 |
Ebaluazioa
|
Talde lanaren analisia
Saioa bukatzerakoan azken ebaluazioa egiten da parte-hartzaileekin.
|
 |
|

 |
 |
|
 |
Nori zuzendua
|
 |
Lacunza hizkuntza akademiak antolatzen duen udako ikastaroetan (Summer Camp) parte hartzen duten gazteak.
Adin tartea: 6-16 urte
|
 |
Iraupena
|
Bi saio ikasgelan, bakoitza 90 minutukoa
Saio bat pistan, 120 minutukoa
Aldez aurretik ikastaroen dinamizatzailearekin landu beharreko gaiak lantzen dira, gerta baitaiteke parte-hartzaileren batek ulertzeko arazoak izatea hizkuntza dela eta.
|
 |
Helburuak
- Norberaren zaurgarritasunaz eta arriskuez gehiago jabearaztea
- Autogestio emozionalak bideratzen duen norberaren jabetze maila indartzea
- Talde presioari aurre egiteko baliabideak indartzea
- Arrisku nagusiak detektatzea eta horrekin lotutako jokabide ziurrak identifikatzea
|
 |
Ekintzen azalpena / Metodologia
|
Saioak adin taldeka banatzen dira eta, adin tartea nahiko zabala denez, bi taldetan banatu eta adinaren araberako ekintzak egiten dira.
Saioaren lehengo zatia ikasgelan lantzen da eta gero, garraio publikoa erabiliz, parke mugikorrera joaten gara.
Metodologia aktiboa erabiltzen da, zirkulazioaren munduan betetzen duten roletan parte-hartzaile eginez.
|
 |
Behar diren baliabideak
- Gela bat, lekuz alda daitezkeen aulkiak dituena, taldeka lan egiteko.
- Pantaila, bideoa eta informatika tresneria
- Ingelesa menderatzen duen pertsona bat, zenbait haurrei batzuetan zaila egiten baitzaie esaten dena ulertzen.
|
 |
Ebaluazioa
|
Saioa bukatzerakoan azken ebaluazioa egiten da.
|
 |
|

 |
Nori zuzendua
|
 |
Udalak antolatzen dituen uztaileko udalekuetan parte hartzen duten haurrak.
Bi lanketa mota egiten dira: bat begiraleentzat eta bestea 9-12 urte bitarteko haurrentzat.
|
 |
Iraupena
|
Begiraleekin egiten den lanketa: ordubete
Haurrekin egiten den lanketa: ordubete
|
 |
Helburuak
|
Parte-hartzaile gehienak lehendik ere haur hezkuntzan lantzeko programan parte hartu dutenez, ikasturtean zehar landutako helburuak sendotzea da xedea.
|
 |
Ekintzen azalpena / Metodologia
|
Begiraleekin egiten den lanketa gelan egiten da. Ikasturtean zehar egindako ekintzen berri ematen zaie, beraiek ere ildo beretik jo dezaten.
Haurrekin egiten diren ekintzak begiraleekin batera egiten dira, batetik bestera joateko bizikleta erabiltzen dutenean, bizikleta gidari moduan.
|
 |
Behar diren baliabideak
- Gela bat
- Ikus-entzunezko materiala.
|
 |
Ebaluazioa
|
Udalekuetako begiraleek, bide-heziketako irakasleek eta udaleko teknikariek azken ebaluazioa egiten dute bukaeran.
|
 |
|

 |
Nori zuzendua
|
 |
Herritar guztiei oro har (0-100 urte)
|
 |
Iraupena
|
Bizikletaren eguna da gure lanaren ardatza. Egun horretan hiru orduko tailer bat egiten da herrigunean.
|
 |
Helburuak
|
Segurtasunez jokatze aldera arauak ezagutzeak eta betetzeak duen garrantzia baloratzea eta horretaz jabetzea.
|
 |
Ekintzen azalpena / Metodologia
|
Egiten den ekintza da bi gune desberdin dituen zirkuitu bat egitea. Gune horietako batean arauen ezagutza eta jokabide seguruak lantzen dira eta, bestean, berriz, gidatzeko trebetasunak eta jokabide seguruak.
|
 |
Behar diren baliabideak
- Zirkuitu bat prestatzeko moduko leku bat.
- Hesiak, seinaleak, zinta.
|
 |
Ebaluazioa
|
Saioa bukatzerakoan azken ebaluazioa egiten da.
|
 |
|

 |
Nori zuzendua
|
 |
Herriko eskola guztietako lehen hezkuntzako 2. eta 3. zikloko ikasleak.
|
 |
Iraupena
|
Ikasleek egindako marrazkiak astebetez jartzen dira Biteri Kultur Etxean ikusgai.
|
 |
Helburuak
|
Ikasleek bide-heziketako saioetan egiten dituzten lanak herritarrei erakustea eta, aldi berean, horren kontzientzia sortu.
|
 |
Behar diren baliabideak
- Marrazkiak ikusgai jartzeko leku bat.
- Marrazkiak jartzeko materiala eta panelak
- Ikus-entzunezko materiala erakusketa-gelaren osagarri gisa.
|
 |
|
|
|
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
| Bide-hezkuntzako iharduerak Getxon |
|
|
 |
 |
 |
 |
|
 |
|
 |
|
|
 |
 |
|
 |
|
|
|