e-mail
 es  |  eu 
Basauri (Bizkaia)

Udalerrien zerrenda


Harremanetarako datuak

Departamento de Educación Vial
Teléfono 699998087

Teatro Social Antzokia
C/Nagusia, 2. Planta 1ª
48970 Basauri


 Udalerria

Bilbao Handia deritzon eskualdean dagoen udalerria da Basauri. 43.250 biztanle ditu, eta 7,01 km2-ko azalera.

XIX. mendearen azken aldira arte landa-eremuko herria izan zen gehienbat; sasoi hartan iritsi zen La Basconia fabrika herrira eta, harekin batera, baita industrializazioa ere. Ondorioz, 50 urteren buruan, milaka gutxi batzuk izatetik 1978an 50.000 biztanle izatera pasatu zen herria. Milaka izan ziren Espainiako eskualde guztietatik etorri, eta Basauri jendez eta eraikinez josi zituzten familiak, hala irudia nola hirigintza erabat aldatu zelarik.

Basauri izenak Basoko Hiria esan nahi du. Basa (Baso hitzaren erroa) eta Uri (hiria). Izen bera duen udalerri bakarra ezagutzen da gaur egun: Bajauri (Basauri), Trebiñoko Konderrian.

 Bide hezkuntza

2007-2008 ikasturtean, eta Bide Hezkuntza programaren bidez, honakoa izan da BASAURIKO UDALAREN azken helburua:

JOKABIDE ARRISKUTSUAK SAIHESTEA, INGURUNEAREKIN SOLIDARIOAK ETA GAINONTZEKOEN NAHIZ NORBERAREN BIZITZAREKIN ERRESPETUZKOAK DIREN PERTSONEI PRESTAKUNTZA EMANEZ

Programa aurrera eramateko, Trafiko Zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzaren Parke Mugikorrak zehazturiko jarraibideak izan dira kontuan, zeintzuek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan diharduten, Bide Hezkuntzarako positiboak diren aztura nahiz ohituren eskuraketa sustatzen dituzten programak sortzen. Aztura eta jokabide horien sustapenari esker, gizarteak gaur egun duen arazorik larrienetako bati aurre egin ahalko diogu: gure herrietako istripu-tasa handiari, hain zuzen ere.

Bide-hezkuntzako iharduerak Getxon
Identifikazioa
Identifikatu zaitez atal desberdinetan parte hartu ahal izateko
Erabiltzailea
Pasahitza
Erabiltzaile berria al zara?
Errejistratu zaitez hemen

Pasahitza ahaztu duzu?
Eztabaida-lekua
Identifkatu zaitez eztabaida-lekuan sartu ahal izateko